SAN JOSE-JESUITAK DURANGO: GAK 2007
GOSEAREN AURKAKO KANPAINA: ZER DA?
IKASTETXEAK egiten duen kanpaina bi arlotan edo bi helburukin: dirua biltzeko eta ikasle, irakasle, familiak eta inguruko gizartea sentsibilizatzeko.
ZERGAITIK GOSEAREN AURKA? Gosea mundu honek adierazten duen kontraesan handienetakoa delako.
Kanpaina hau MANOS UNIDASekin (Elizaren ONG-a) batera egiten dugu, otsailaren 12tik 16ra. Milaurteko Garapenaren helburuak hartu eta horietan oinarrituz ekintza desberdinak proposatuko ditugu.
Zergaitik Milaurteko Garapenaren helburuak:
1.- 2005ean egindako lehen berrikuspenean denbora gehiago hartzen ari delako MGHa lortzea
2.- Saharaz hegoaldean, horrela jarraituz gero, XXII. mendera arte ez litzateke LH unibertsalaren helburua beteko
3.- MGH-en GARRANTZIAZ jabetu gaitezen: Milioika gizakiaren bizitzak galduko baitira, Askatasun asko ukatuko direlako eta Mundu arriskutsu eta ezegonkorrago batean biziko gara (Kofi Annan-en hitzak)
Manos unidas-ek proposatzen digu:
1.- Aurten 2. helburua lantzea: "2015. Urterako lehen mailako irakuskuntza unibertsala lortzea".
2.- Kontutan izanda alfabetizaziorako Nazio Batuen 10. urteurrenean gaudela
3.- Bizitzan partehartzeko ikastea/irakastea
4.- Ahalegina, irmotasuna eta erantzukizunaren balioak lantzea.
Guzti honegaitik, aurtengo leloa: IRAKURTZEN BADAKIGU, HAIEK EZ. ALDA DEZAKEGU HORI.

Zabaldu
del.icio.us